Foro Sozial Iraunkorrak gaitzetsi egin du joan den astean Estrasburgok Espainiari arrazoia eman izana. Izan ere, Ane Muguruzari eta Elena Bartolomeri —Josu Muguruzaren alabari eta Xabier Perez de Arenazaren alargunari— ordaina ematea baztertu zuen Madrilek, biek ETArekin lotura zutela argudiatuta. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bat egin du irizpide horrekin, eta, Foro Sozialaren arabera, «bigarren mailako biktimak» sortzea eragiten du horrek, «elkarbizitza demokratikoaren» kontra. Estatuaren biktimek «egoera diskriminatzaile hori pairatzen jarraitzen» dute, foroaren hitzetan.
Foro Sozialaren ustez, ordea, «biktima guztiek dute egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea, eta giza eskubideen urraketa berberek errekonozimendu politiko eta legal bera izan behar dute, alde batera utzita zein izan den urraketa horren eragile biolentoa». Printzipio hori «ezinbestekoa» da, foroaren ustez, «bizikidetza demokratikoaren behin betiko oinarriak ezartzeko, giza eskubideen eta bakearen kulturan oinarrituta».
«Bigarren mailako biktimarik» ez sortzeko eskatu du Foro Sozialak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu