EUSKARA

Bide judizialari eutsiko diotela diote haur eskoletako euskarazko eskaintzaren aurkakoek

"Inposizioa" eta "injustizia" kontzeptuak darabiltzate eredu linguistikoaren aurka egindako 62 familiek, ohar bidez.

Haur eskola euskaldunen alde egindako mobilizazioetako bat. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 24a
10:02
Entzun

Lehengo astean, bertan behera utzi zuen Nafarroako Auzitegiak Iruñeko bi haur eskola euskarazko adarrera pasatzea eteteko agindua. Haien ustez, "oraindik posible da justizia egitea", eta, horren bidez, "ez daitezela errepikatu gizartearentzat hain kaltegarriak diren hezkuntza neurri inposatzaileak".

Salatu dutenez, "izugarrizko dezepzioa eta babesgabetasun sentimentua" dute. Haien ustez, administrazioaren jarrera "apetatsua" da. "Epaile batek kautelazko etetea eman zigun, baina magistratu batek kendu egin digu. Eta kendu egin digu gutxi garelako, ezin delako aurresuposatu administrazioaren jarrera apetatsua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.