Manddale #PirinioetakoBidea#ViaPirinenca#LightsForFreedompic.twitter.com/LU1D7bfMCo— Julen Aperribai (@julenaperribai) July 2, 2022
Gorri eta berde. Hala bereizi zituzten antolatzaileek igo beharreko tontorrak. Gorrien artean, zailtasun handienekoak. Haiek mendizale esperientziadunentzat gordeta zeuden. Horietako bat da Mikel Egibar zizurkildarra (Gipuzkoa). Hura Gavarnietik (Okzitania) abiatu zen Marboreko tontorrera (3.248 metro). Denera, bederatzi orduko ibilbidea, tartean Gavarnieko zirkuko beste zenbait punta egiteko ere baliatu baitzuten eguna. Hori nahikoa ez, eta gaur Taillon (3.144 metro) edo inguruko beste tontorren bat egiteko asmoz ere baziren.
Marborera bidean, bat egin zuten Zizurkilgo, Eibarko, Errenteriako eta Hernaniko (Gipuzkoa) zenbait lagunek; denera, hamalau kide, 21:30ean argiak pizteko prest. Denek «giro onean» egin zuten bidea, Egibarren hitzetan, eta eguraldia ere lagun izan zuten: «Primerakoa, bikaina».
Egunon paradisutik…#MidiDossau#PirinioetakoBidea#ViaPirinenca#LightsForFreedompic.twitter.com/bgfyien7vU— Xabi Smithy Mujika (@smithymujika) July 3, 2022
Zizurkildarrak ekitaldiaren izaera ere nabarmendu zuen: «Ekitaldi honek oso ondo islatzen du naziotasuna, Euskal Herria eta Katalunia batuta». Are gehiago, erabakitzeko eskubidearen aldeko defentsa eta mendizaletasuna uztartu izana ere gustura hartu du, «alde ludikoa eta aldarrikapena».
Gorriz markatua zegoen Hiru Erregeen Mahaia (2.446 metro) ere, Euskal Herriko tontorrik garaiena. Han izan zen bart Jaione Alberdi hernaniarra, zenbait herrikiderekin eta Goizuetako beste taldetxo batekin. Hamazazpi lagunek egin zuten tontorra, bakoitzak bere erritmoan, baina «giro politean». «Jende ezberdina batu gara, eta ekipo ona egin dugu. Batzuk azkarrago igo dira, eta argiak muntatu dituzte», azaldu zion BERRIAri, tontorrera iritsi berri. Goian, «gozatzea, argiztatzea, goraipatzea eta aldarrikatzea» zituen helburu Alberdik. Gure Esku-ren «lan bikaina» txalotu zuen: «Gure aukera eskatzeko unea da, erabakitzeko eskubidea izateko».
Gazte eta zahar
Tontor garaietatik urrunago, bestelako esperientziak bizi izan zituzten Manddale (574 metro) eta Unanu (651 metro) bezalako mendietara jo zutenek. Lehenengoan, 200 lagun baino gehiago batu ziren, Zumaiatik, Zestoatik, Aizarnazabaldik eta Azkoititik (Gipuzkoa) iritsita. Zumaiarren autobusa 18:00 aldera atera zen herritik, eta 19:30 aldera iritsi ziren mendi magaleko bentara. Beste ugari, berriz, autoz eta furgonetaz heldu ziren. Hain artean, zahar eta gazte, bateko eta besteko, eta giro ederra, Mendigaña Gorostiaga zumaiarraren esanetan: «Sorpresa izan da. Adin ezberdinetako jendea batu da, taldetxo ugari». Bat edo beste gaua inguruan igarotzeko asmoz ere bazen, azaldu duenez.
Uztailak 2ï¸âƒ£ honetan #Bilbo|tik 5 gailur argiztatu behar genituen: #Urkulu#Lauriñaga#Urdanatzburu#Idorrokia#Goñiburu
Helburua beteta!! Zorionak eta eskerrik asko ekimen honetan parte hartu duzuen guztiok! #PrinioetakoBidea#LightsForFreedompic.twitter.com/DW0q6V7yhl— gureeskuBILBO (@gureeskubilbo) July 2, 2022
Gorostiagak «ilusioz» ekin zion igoerari, besteak beste egitasmoa katalanekin batera egin izanagatik: «Azken urteetako aldarrikapenen segida da. Gorputza handitzen ari da, indarra hartzeko». Oraingoan, gainera, musika eta guzti egin zuen. Manddalera igo zirenek txistulariak izan zituzten bidelagun lehen metroetan. Gerora, geldialdi bat ere egin zuten tontorrerako azken metroei heldu aurretik. Zelaian zabaldu eta 20:30 aldera ekin zioten afariari, adar soinuek gora egiteko garaia zela adierazi arte. Han, argiak prest.
Antzeko arratsaldea izan zuten Unanun ere. Mikel Arruti lasartearraren (Gipuzkoa) esanetan, «oso ondo» joan zen igoera. «Giro jatorrean, oso lasai. Ardoa eta sagardoa ere igo dizkigute afaria laguntzeko», azaldu zuen, argiak pizteko zain zeudela. Argi zuen bidea egitearen arrazoia ere: «Euskal Herriak etorkizuna bere kasa erabakitzeko eskubidea du». Begia Eskoziak iragarritako erreferendumean eta Kataluniako prozesuan jarria du hark: «Traineruek bezala, olatua hartu behar dugu».