«Bide berriak» jorratuko dituzte GAL ikertzeko

2021eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Otsailean, Pili Zabalak iragarri zuen plataforma bat sortu zutela «GAL ikertzeko» eta atzean nortzuk zeuden jakiteko, auziari buruz prentsan agerturiko informazio berrien karietara. B-Egiaz da plataforma horren izena, ehun bat lagunek osatzen dute, eta datorren ostiralean agerraldia egingo dute Madrilen.

Plataformaren lehen ekinbideetako bat izan zen Gipuzkoako Fiskaltzari eskatzea diligentziak ireki zitzala GAL nork antolatu zuen ikertzeko. Juan Kalparsoro Gipuzkoako fiskalburuak Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzari igorri zion eskea. B-Egiaz plataformakoek ostiralean jakinaraziko dute zer erantzun dieten. Edonola ere, plataformak iragarri du «ekinbide berriak» abiatuko dituztela «estatu krimen hauen inguruan egia osoa eta sustatzaileak nortzuk izan ziren jakite aldera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.