Bi urteko zigorra ezarri diote gizon bati, arrebari sexu erasoa egiteagatik

Bi aldeek akordio bat egin dute. Erasotzaileak biktimari esan zion «nahi zuen guztia» egitea zeukala, haren neba zelako.

Sexu erasoen kontrako elkarretaratze bat, Getxon (Bizkaia). ARITZ LOIOLA / FOKU
Sexu erasoen kontrako elkarretaratze bat, Getxon (Bizkaia). ARITZ LOIOLA / FOKU
gotzon hermosilla
2024ko maiatzaren 13a
15:00
Entzun

Nafarroako Auzitegiko Lehen Atalak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio 31 urteko gizonezko bati, arrebari sexu erasoa egiteagatik, 2022ko urtarrilean. Fiskaltzaren eta defentsaren arteko akordio baten ondorioz iritsi da epaia. Auzitegiak frogatutzat jo du gizonak soto batera eraman zuela arreba, han jazarri zitzaiola, sexu harremanak izateko eskatu ziola eta bularrak ukitu zizkiola. Gainera, gizonak esan zion «nahi zuen guztia» egitea zeukala, haren neba zelako. Nafarroako Auzitegiko Lehen Atalak urruntze agindua ere ezarri dio gizonari, eta bost urtez ez du arrebarengana hurbiltzerik izango 300 metro baino gutxiagora. Horrez gain, bi urtez zaintzapean aske egongo da.

Biktima adingabea zen erasoa gertatu zenean —17 urte zituen—. Handik gutxira, neskak gizarte laguntzaileari aitortu zion oso gaizki pasatzen ari zela, eta senitartekoak, ama batez ere, presioa egiten ari zitzaizkiola salaketa ken zezan. Sententziaren arabera, esaten zioten «familia hondatu» zuela. Agoizko Lehen Instantziako Lehen Epaitegiak badaezpadako babes agindua ezarri zion neskari: anaia ezin zen harengana hurbildu, eta debekatua zuen harekin harremanetan jartzea ere. Neska, baina, epaitegira joan zen iazko apirilean, eta uko egin zion anaiaren kontrako ekintzei. Epaitegian adierazi zuen barkatu egin ziola. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.