Bi urteko espetxe zigorra ezarri diete 'Jarrai-Haika-Segi auziko' bi laguni
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe zigorra ezarri die Arturo Villanuevari eta Alejo Morenori, ezker abertzalearen gazte erakundeetan parte hartu izana leporatuta. 2005ean, Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeetako zenbait kideren kontrako auzibidea abiatu zuen Auzitegi Nazionalak. Horien artean zeuden Villanueva eta Moreno, baina ordurako ihes eginak ziren, eta erbestean egon dira geroztik. Villanueva eta Morenoren defentsak onartu egin du zigorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu