Bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati Iruñean, alabari ukituak egitea egotzita

Nafarroako Auzitegiak emandako epaiaren arabera, alabak 13 urte zituenean hasi zitzaion aita ukituak egiten. Egun, 16 urte ditu neskak.

Iruñeko espetxea. VILLAR LOPEZ / EFE
Iruñeko espetxea. VILLAR LOPEZ / EFE
2024ko uztailaren 24a
13:20
Entzun

Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioak bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati Iruñean, alabari 13 urte zituenetik behin eta berriz ukituak egiteagatik. Epaileak frogatutzat jo du gizonak haurraren ama etxean ez zegoela aprobetxatzen zuela alabari ukituak egiteko, eta hark 13 urte zituenean hasi zitzaiola aita ukituak egiten. Egun, 16 urte ditu neskak.

Bi urte eta sei hilabeteko espetxealdia ez da izan gizonari ezarri dioten zigor bakarra. Fiskaltzak, akusatuak eta defentsak lortutako akordioaren arabera, gizona ezin izango da biktimarekin komunikatu, eta 200 metroko urruntze agindua ezarri diote zazpi urtez. Horrez gain, espetxetik irtetean zaintzapean egon beharko du aske, bost urtez, eta alabari 1.000 euroko kalte ordaina eman hari eragindako kalte moralagatik.

Gainera, akordioak eta Probintzia Auzitegiak erabakita, alabaren zaintza galdu du sei urtez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.