Bi urte eta erdiko zigor galdea txupinazoko istiluengatik

Iruñeko udaltzainei eraso egitea egotzi diote Joxe Abaurreari (EH Bildu). Navarra Sumaren «jazarpen politiko eta judiziala» salatu du koalizioak

Udaltzainak iazko txupinazoan, zinegotziei bultzaka. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
Ion Orzaiz.
Iruñea
2020ko urriaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iskanbilatsua izan zen Iruñeko sanferminen hasiera iaz: txupinazoa jaurti baino minutu batzuk lehenago, ikurrina balkoira ateratzen saiatu ziren EH Bilduko zinegotzi Joxe Abaurrea, Maider Beloki eta Amaia Izko, baina udaltzainek galarazi egin zieten. Bultzaka, kolpeka eta iletik tiraka kanporatu zituzten. Hala ere, Udaltzaingoak egun hartan eginiko txostenean irakur daiteke Abaurrea izan zela poliziei oldartu zitzaiena, «ostikoka eta hozka eginez», eta «zauriak» eragin zizkiela agente bati eta Carmen Alba Navarra Sumako zinegotziari. Txosten horretan oinarrituta, 30 hilabeteko kartzelaldia eta kargu publikoa izateko inhabilitazioa eskatu du fiskaltzak Abaurrearen aurka. Iruñeko Udalak berak aurkeztu zuen salaketa, Navarra Sumaren eskutik.

Atzo, zigor eskaera ezagutu eta berehala, EH Bilduko eledun Bakartxo Ruizek «babes osoa» adierazi zien Abaurreari eta udal taldeko gainerako kideei, eta salatu zuen prozesua «jazarpen politiko eta judizial» baten ondorio dela: «Navarra Suma ez da gai proiektuak aurrera ateratzeko, ezta Nafarroako Parlamentuan dituen ordezkari guztiekin ere. Hori dela eta, epaitegietan lortu nahi du politikoki lortu ezin duena». Larritzat jo zuen, halaber, erabaki politikoak «auzitegien bidez baldintzatu» nahi izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.