Bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati, haur pornografia eduki eta zabaltzeagatik

Gizona Iruñean atxilotu zuten, iazko maiatzean, eta eduki pedofiloak aurkitu zizkioten. Burua nahasia izatearen aringarria aplikatu diote.

Haur pornografiaren kontrako operazio bat, artxiboko irudi batean. EFE
Haur pornografiaren kontrako operazio bat, artxiboko irudi batean. EFE
gotzon hermosilla
2024ko apirilaren 30a
12:30
Entzun

Nafarroako Probintzia Auzitegiak bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, haur pornografiako delitu batengatik. Fiskalaren eskaera zortzi urtekoa zen, baina akusatuak onartu ditu delituak, eta alkoholaren kontsumoaren ondorioz burua nahasia izatearen aringarria ere aplikatu diote. Orain, epai mediku batek aztertuko du, eta litekeena da espetxera joan behar ez izatea.

Akusatua iazko maiatzaren 10ean atxilotu zuten, Txantrea auzoan (Iruñea). Poliziak susmatzen zuen gizonak haur pornografiako edukiak zabaltzen zituela Internet bidez, eta, epailearen agindua lortu ondoren, haren etxera sartu ziren. Han, haur pornografiako 28.000 artxibo inguru aurkitu zizkioten.

Zigortutako gizonak sei urtez egon beharko du zaintzapean aske, eta zortzi urtez ezin izango da adingabeekin zerikusia duten jardueretan aritu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.