Bi sutek kalteak eragin dituzte Zarauzko ikastolan

Udaltzaingoa eta Ertzaintza zer gertatu den ikertzen ari dira.

Suteek kaltetutako leihoetako bat. UROLA KOSTAKO HITZA
2020ko ekainaren 24a
14:23
Entzun

Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako hormak belztuta topatu dituzte. Bart bi su egin zituzten eraikineko patioan, eta kalteak eragin dituzte. Urola Kostako Hitza-k jasotakoaren arabera, kea solairu guztietako geletara hedatu zen, eta bai fatxada eta bai eraikinaren barrualdea belztu ditu. Gainera, zenbait leiho hautsi dituzte.

Patioko iturriaren alboan zeuden plastikozko edukiontzi batzuk erre zituzten sua pizteko. Udaltzaingoa eta Ertzaintza zer gertatu den ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.