DONOSTIA. Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, beste sei euskal preso lekualdatuko dituzte. Idoia Martinez Garzia Asturiastik Euskal Herrira ekarriko dute, eta Gasteizen beteko du zigorra, hirugarren graduan. Bestetik, Olga Comes ere Asturiastik IruƱekora ekarriko dute. Beste lau gerturatze ere iragarri dituzte: Joxe Javier Arizkuren Murtziatik (Espainia, 820 kilometro) LogroƱora hurbilduko dute; Guillermo Merino, Valentziatik (Espainia, 600 kilometro) Zuerara; Joanes Larretxe, Herrera de la Manchatik Asturiasera; eta Jon Gurtubai, Puerto de Santamariatik (Espainia, 1.200 kilometro) Zaragozara. Etxerat-ek jakinarazi duenez, Jakes Esnal Lannemezango espetxera hurbildu dute; Esnal St Martin de Re (540 kilometro) espetxean zegoen.
Bestetik, atzo eguerdian aske gelditu zen Oier Oa Donostiako euskal preso ohia. Asteazken arratsaldean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Larresoro (Lapurdi) eta Baiona artean. Frantzian baimenik gabe sartzea eta Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak ez errespetatu izana leporatu diote. Martxoaren 23rako deitu dute justiziaren aurrera.
Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bost gerturatu
Oier Oa euskal preso ohia aske utzi zuten atzo eguerdian, herenegun lanera zihoala atxilotu ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu