euskal presoak

Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta beste sei gerturatu

Zaballako espetxera mugituko dituzte Lauzirika eta Garcia Gonzalez. Gainerakoak Soriako eta Logroñoko kartzeletara eramango dituzte.

Zaballako espetxea, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2020ko urriaren 27a
15:55
Entzun

Bi euskal preso Euskal Herriratu eta beste sei gerturatzearen aldeko erabakia hartu du Espainiako Espetxe Zuzendaritzak: Jose Antonio Borde Gaztelumendi, Ibai eta Mikel Xabier Ayensa Laborda, Itziar Alberdi, Juan Jesus Narvaez, Karmelo Lauzirika, Jose Juan Garcia Gonzalez eta Aitor Esnaola Dorronsoro dira. Horiekin, 85 dira Pedro Sanchez Espainiako presidente denetik gerturatu edo Euskal Herriratu dituzten euskal presoak. Orain arte batera argitaratu duten mugimendu kopururik handiena da gaurkoa.

Lauzirika eta Garcia Gonzalez dira Euskal Herrira ekarriko dituzten bakarrak, Zaballako espetxera (Araba). Gainontzekoak inguruko presondegietara mugituko dituzte. Ayensa Laborda anaiak, eta Narvaez eta Alberdi Logroñora (Errioxa) gerturatuko dituzte. Lehen biak, Lugotik (Galizia), eta beste biak, Estremeratik (Madril). Esnaola, berriz, Ocañatik (Gaztela-Mantxa) Soriara (Gaztela eta Leon) mugituko dute, eta Borde Gaztelumendi Coruñatik (Galizia) espetxe berera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.