Espainiako Espetxe Erakundeek ebatzi dute bi euskal preso Euskal Herriratzea eta beste bi hurbiltzea. Arkaitz Agote eta Agustin Almaraz dira Euskal Herriratuak: Agote El Duesotik (170 km) Martutenera ekarriko dute, eta Almaraz, Zueratik(245 km) Basaurira. Horiez gain, Ibai Aginaga Sevilla II-tik (885 km) El Duesora hurbilduko dute, eta Aitor Cotano, Puerto III-tik (970 km) Dueñasera(245 km). Gainera, Aginagari eta Cotanori gradu progresioa aitortu diete, lehenetik bigarrenera. Horiek horrela, motibazio politikoko euskal presorik ez da izango aurrerantzean Sevillako kartzelan.
Bestalde, Presoak Euskal Herrira ekarri ditzatela eskatzeko, laugarrenez, bizikleta martxa egingo du uztailaren 22tik 24ra Sarek.
Bi preso Euskal Herrira ekartzea eta beste bi hurbiltzea onetsi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu