Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi gizonezko zauritu dira Eibarren (Gipuzkoa), sute batean; etxebizitza batek hartu du su.
Azaldu dutenez, 02:00 aldera izan da ezbeharra: egurrezko etxe batek su hartu du, eta suhiltzaileek bertara joan behar izan dute. Horren ondorioz, bi gizonezko Mendaroko ospitalera (Gipuzkoa) eraman dituzte; batek ebakiak eta erredurak ditu, eta besteak, ebakiak.