Bi pertsona ospitaleratu dituzte Gasteizen, etxebizitza batean izandako sutean kea arnastuta

Sua 02:40an piztu da, Gaztelako atearen kaleko etxe baten laugarren solairuan. Bi ertzain ere artatu behar izan dituzte, kea arnastegatik.

2024ko irailaren 21a
10:30
Entzun

Bi pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte bart, Gasteizen su hartutako etxe batean kea arnastuta. Sua 02:40 inguruan piztu da, Gaztelako atearen kaleko 106. eraikinean, laugarren pisuko etxe batean. Sua nola piztu den ikertzen ari da Ertzaintza. 

Suaz ohartarazita, bizilagunek eraikina utzi behar izan dute. Zauritu larririk ez da izan, baina bi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte kea arnasteagatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi ertzain ere artatu dituzte, kea arnasteagatik horiek ere. Suhiltzaileek sua itzali ostean, bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.