Bi pertsona hil dira, eta bat zauritu, motor baten eta auto baten arteko talkaren ondorioz, Dulantzin (Araba). Bi lagunak motorrean zihoazen. Autoko gidaria, berriz, zaurituta Txagorritxuko ospitalera eraman dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, A-132 errepidean gertatu da istripua, Dulantzi parean. Motorraren eta autoaren arteko talkaren ondorioz, bi ibilgailuek su hartu dute. Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdietako zerbitzuak istripuaren tokira joan dira, eta motorzaleen heriotza baieztatu dute. Ertzaintza istripua zerk eragin duen ikertzen ari da.
Errepidea moztuta dago bi noranzkoetan.