Bi langile artatu dituzte Erandioko birziklatze lantegi batean izandako sutean

Asua industrialdean gertatu da sutea. Pilatutako txatar multzo batek hartu du su.

Suhiltzaileak, Erandioko Asua industrialdean izan den sutean.
Suhiltzaileak, Erandioko Asua industrialdean izan den sutean. SOS DEIAK
Gorka Berasategi Otamendi.
2024ko abuztuaren 15a
15:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Birziklatze lantegi batek su hartu du Erandioko Asua industrialdean (Bizkaia), eta bi langile artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik. Langileetako bat Gurutzetako ospitalera eraman dute (Barakaldo, Bizkaia), eta bestea sutea izan den inguruan bertan artatu dute osasun langileek.

Sutea 08:00 aldera piztu da. Lantegian pilatutako txatar multzo batek hartu du su, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak inguruan bizi diren herritarrei gomendatu die etxeko ateak eta leihoak ixteko, suteak «ke laino handia» eragin duela eta. Gomendio hori bertan behera utzi dute 14:00etarako.

Suhiltzaileek sua kontrolpean hartu dute goizean, eta sutea 11:00 aldera itzaltzea lortu dute. Larrialdi zerbitzuek bertan jarraitu dute lanean, kaltetutako eremua hozteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.