Martzillako 59 urteko gizonezko bat eta haren 20 urteko semea zauritu egin dira gaur Irunberriko aerodromoan, hegazkin txiki eta arin batekin istripua izanda. 12:50etan izan da ezbeharra, hegazkina lurra hartzera zihoala. Nafarroako Gobernuaren arabera, seguruenik haize bolada batek eragin du istripua.
Bi lagunak euren kabuz irten dira hegazkinetik, eta ondoren Nafarroa Ospitalera eraman dituzte, Iruñera. Gobernuak dio mediku azterketak ari direla pasatzen.
gizartea
Bi lagun zauritu dira Irunberriko aerodromoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu