Istripua gertatu zen atzo arratsaldean Baionako Musseroles parkean dagoen zirku batean. Leherketa bat gertatu da, eta bost urteko haur bat eta zortziko beste bat zauritu dira. Erietxera eraman dituzte, eta horietako bat erredura larriekin dago.
Lekukoen arabera, ikusleak zirkuaren estalpera sartu aurretik eginiko ikuskizunean gertatu da leherketa, 16:35 aldera. Bidoi batean sua egin dute zirkuko aktoreek, ikuskizunaren atariko gisa, eta horietako batek erregaia sutara bota duenean gertatu da leherketa. Bidoia puskatan lehertu da, eta ikusleen gainera zabaldu da erregaia sutan.
Horren eraginez, bost urteko mutiko bat zauritu da, artisten semea, eta 8 urteko neskato bat. Baionako erietxera eraman dituzte. Mutilak erredura txikiak zituen; igandea amaitu aurretik eman diote sendagiria, eta etxera bidali dute. Neskak, ordea, erredura larriagoak ditu, eta Bordelera edo Tolosara (Okzitania) bidaltzekoak ziren, erredurak artatzeko unitate berezietara.
Suhiltzaileak azkar joan dira ezbeharraren lekura, eta Polizia zientifikoa ikertzen ari da.
Bi haur erietxera eraman dituzte Baionan zirku batean leherketa bat gertatu ostean
8 urteko neskato bat larri dago, erredura handiekin. Beste zaurituari, bost urteko mutilari, sendagiria eman diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu