Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bati sexu eraso bat egitea leporatuta

Epaitegian dira bi atxilotuak, aginte judizialaren esku, eta epailearen aurrean deklaratuko dute aurki.

Sexu eraso baten kontrako elkarretaratzea Gasteizen, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
Sexu eraso baten kontrako elkarretaratzea Gasteizen, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
2025eko martxoaren 1a
12:30
Entzun

Ertzaintzak bi gazte atxilotu zituen Gasteizen ostegunean. Adingabe bati sexu eraso bat egitea egotzi diete biei, eta epailearen aurrean deklaratu beharko dute datozen orduetan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Ostegunean, sexu erasoaren ustezko egiletzat jo zituzten bi gizonezkoak, eta polizia etxera eraman zituzten atxilo. Ostiralean, aginte judizialaren esku geratu ziren atxilotuak, eta epailearen aurrean deklaratzekoak dira aurki.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.