Indarkeria matxista

Bi gizon atxilotu dituzte Urduñako festetan sexu erasoak egiteagatik

Hainbat emakumek salatu dute ukituak egin dizkietela, eta horren ondorioz atxilotu ditu Ertzaintzak.

Sexu erasoen aurkako protesta bat, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2023ko maiatzaren 7a
19:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen bart Urduñako (Bizkaia) festetan, gauerdia baino lehentxeago. Hainbat emakumeksalatu zuten ukituak egin zizkietela, eta haien egileak izateagatik atxilotu zituzten bi gizonak.

Sexu erasoak egitea egozten diete biei.

Horrez gain, toki berean, Ertzaintzak beste bi lagun ere atxilotu zituen, sakelako telefonoak lapurtzen harrapatu zituztelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.