Bi gizon atxilotu dituzte Tolosaldean, hiru sexu eraso egotzita

Udaltzaingoak beste gizonezko bat atxilotu zuen atzo Tolosan, adin txikiko talde baten aurrean exihibizionismoa egiteagatik.

Sexu erasoak gaitzesteko, zezen plazan egin dute ekitaldia arratsaldean. IÑIGO TERRADILLOS / TOLOSALDEKO ATARIA
Sexu erasoak gaitzesteko, zezen plazan egin dute ekitaldia arratsaldean. IÑIGO TERRADILLOS / TOLOSALDEKO ATARIA
inaut matauko rada
2024ko otsailaren 13a
12:20
Entzun

Ertzaintzak jakinarazi du bi gizon atxilotu dituela Tolosaldean (Gipuzkoa), hiru emakumeri sexu erasoak egitea egotzita. Lehen erasoa igande gauean jazo zen, Tolosan bertan; 28 urteko gizon batek sexu erasoa egin zien elkarrekin zeuden bi emakumeri —horietako bat adingabekoa da—, eta gero kuter batekin mehatxu egin zion lekuko bati. Erasoa gertatutako lekuan bertan atxilotu zuten ustez sexu erasoak egin zituen gizona, eta atzo epailearen esku utzi zuten.

Beste erasoa gaur goizaldean jazo da, Ibarran. Gizon batek sexu erasoa egin dio adingabe bati, eta, handik minutu batzuetara, Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu du.

Tolosako Udalak eman du hirugarren atxiloketaren berri. Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean, Astelenita egunean, adin txikiko neska talde baten aurrean exhibizionismoa egiteagatik. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean.

Tolosako Udalak aho batez gaitzetsi ditu gertakariak. Arratsaldean protesta ekitaldi bateratua antolatu dute zezen plazan: txarangek zezenplazari buelta eman ostean, Asanblada Feministako kideek, udal ordezkariek eta inauterietako hainbat eragilek beste itzuli bat emango dute, Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde eta Indarkeria matxistari aurre egin lelopean.

Azpeitiko atxilotua, espetxera

Asteburuan Azpeitian (Gipuzkoa) jazotako bi sexu erasoek herritarren haserrea piztu dute, eta inauterietako egitaraua bertan behera utzi dute. Atzo, ehunka herritar protestara atera ziren herriko plazara. Bada, goizean epailearen esku utzi du Ertzaintzak gizona, eta EAEko Jusitizia Auzitegi Nagusiak adierazi duenaren arabera, Azpeitiako Epaitegiak behin-behinean kartzelan sartu du erasotzailea, fidantzarik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.