emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Sestaon eta Beasainen, neska-lagunak jo dituztelakoan

2010eko maiatzaren 18a
11:35
Entzun
Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atzeman zuen atzo Sestaon, bikotekidea jo zuela egotzita. 11:30ak aldera atxilotu zuen, euren etxean. Emakumezkoa haurdun dago, eta Gurutzetako erietxera eraman zuten.

Bart beste gizon bat atzeman du Beasainen, 31 urtekoa, goizeko bostak aldera. Ertzaintzaren arabera, neska-laguna jo du. Biktima osasun zentro batera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.