55 urteko MF. C.S. astelehenean atxilotu zuten ertzainek, emaztea kolpatu eta besoan zauria egin ziolako. Hain justu, arratseko 20:30ak aldera emakume batek deitu zuen Ertzaintzara, Ibarrekolanda auzotik, senarrak jo zuela esanez. Esandako helbidera iritsi zirenean, emakume bat topatu zuten besoan zaurituta. Handik gutxira aurkitu zuten senarra, eta atxilotu zutenean emaztea kolpatu zuela onartu zuen.
Atzo gauean, berriz, 51 urteko F.J.S.V. atxilotu zuten Pasaian, taberna batean emaztea eta haren lagun bat aihotz batekin mehatxatzeagatik. Andreak eta haren lagunak Ertzaintzari agertu ziotenez, atxilotuak iraindu eta heriotza mehatxuak egin zizkien. Halaber, emaztearen laguna aihotzarekin jotzen saiatu zen, baina hura aulki batekin babestu zen eta ez zion zauririk egin.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte genero indarkeriarekin zerikusia duten delituengatik
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu emakumeen kontrako indarkeriarekin zerikusia duten delituengatik. Bilbon atxilotu dute bietako bat, emaztea kolpatu eta besoan zauritu ziolako. Besta, berriz, Pasaian (Gipuzkoa) andrea eta harekin zegoen gizonezko bat aihotz batekin erasotzen saiatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu