Gasteizko Udaltzaingoak 32 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekide ohiari eta haren semeari erasotzea egotzita. Bart gertatu da: Poliziak dei bat jaso du 04:30ak aldera, gizon bat bikotekide ohiari erasotzen ari zela erranez. Polizia iritsi denean, emakumearen semeek erran diete gizona ihes egiten saiatu zela; azkenean Poliziak akusatua atxilotzea lortu du.
Atzo iluntzean, berriz, hiriburuko bertze auzo batean, 38 urteko gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak, indarkeria matxista egotzita. Emazteari erasotzea leporatzen diote, biktimaren bi haur adingabeak etxean zirela.