Bi gizon atxilotu dituzte Donostian, pertsona bat hiltzen saiatzea egotzita

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, atzo gaueko hamaika eta erdietan hiru pertsonak eztabaida bat izan zuten Donostiako autobus geltokiaren kanpoaldean, eta horietako bik eraso egin zioten besteari. Ospitalean dago.

Ertzain batzuk Donostian, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Ertzain batzuk Donostian, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2024ko azaroaren 4a
11:45
Entzun

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu bart Donostian, pertsona bat hiltzen saiatu izana leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, atzo gaueko hamaika eta erdietan hiru pertsona eztabaidan aritu ziren Donostiako autobus geltokiaren kanpoaldean, eta horietako bik eraso egin zioten besteari. Erasotzaileetako batek 29 urte ditu, besteak 37, eta, Ertzaintzaren arabera, gazteenak ostikoak eman zizkion buruan erasoa jasandakoari, lurrean konorterik gabe utzi zuen arte.

Erasoa jasan zuena bart ospitaleratu zuten: eraman zutenean. arnasa hartzeko arazoak zituen, eta litekeena da buruan hausturaren bat izatea, Segurtasun Sailak adierazi duenez. Ertzainek geltokiaren inguruan aurkitu dituzte bi erasotzaileak, eta atxilo eraman. Ertzain etxean daude orain, epailearen aurretik igarotzeko zain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.