Bi gazte larri zauritu dira Elkanon, quad batekin ibilgailu bat jo eta gero

Quadaren gidaria 16 urteko neska bat da, gidabaimenik gabea.

Quada, istripuaren ondoren. FORUZAINGOA
Quada, istripuaren ondoren. FORUZAINGOA
2024ko abuztuaren 28a
11:15
Entzun

Bi gazte larri daude Elkanon, Nafarroan, aparkatutako furgoneta bat jotzeagatik quad bat gidatzen ari zirela. Istripua izan dutenean gidari zihoana 16 urteko neska bat da. Foruzaingoak gidariari egotzi dio gidabaimenik ez izatea, eta Agoizko epaitegiak bere gain hartuko ditu eginbideak.

SOS Nafarroak 01:40an jaso du istripua gertatu delako abisua. Bi anbulantzia eta Foruzaingoaren autoak istripua izan den lekura joan dira. Zauritu larriak gidaria eta 20 urteko mutil bat dira. Larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, biek zauri larriak dituzte, kolpearen ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.