genero indarkeria

Bi gazte atxilotu dituzte ustez bikotekideari eraso ondoren

Hernaniko etxe batean emakume bat negarrez aurkitu zuen atzo Ertzaintzak, bikotekideak jo egin zuela esanez; Andoainen, berriz, bikotekideak lepotik heldu eta ezpainean koska egin ziola esan zien emakume batek poliziei.

2013ko ekainaren 13a
14:51
Entzun

Hernanin 21 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak, atzo arratsaldean. Dei bati erantzunez joan zen etxe batera, eta han aurkitu zuten emakumearen arabera, bikotekideak hainbatetan bultza egin zuen, eta ordenagailuaren bozgorailuarekin kolpe batzuk eman zizkion. Genero indarkeria leporatuta eraman zuten gizona ertzainek.

Andoaingo beste etxe batera ere joan behar izan zuen atzo Ertzaintzak. Emakumeak kontatutakoa onartu egin zuen 28 urteko gizonak, eta atxilotuta eraman zuten poliziek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.