2000ko abuztuan Bizkaian eta Gipuzkoan izan ziren kale erasoekin lotu ditu Jaurlaritzako Herrizango Sailak gazte biak, eta atxiloketak Ertzaintzak ordutik egin dituen "ikerketa xehatuen"emaitza direla nabarmendu du. Duela lau urteko eraso haietan zenbait autobusi nahiz kutxazain automatikori su eman zitzaiela agertu du Herrizango Sailak.
Laster, atxilotu biak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku lagako dituela gaineratu du.
Atxiloketka
Bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, duela 4 urteko kale erasoekin zerikusia dutelakoan
Donostian 26 urteko mutil bat eta Getxon (Bizkaia) 21eko beste atxilotu ditu Ertzaintzak, duela lau urte, 2000ko abuztuan, gertatu ziren kale erasoekin zerikusia dutelakoan. 'Efe' albiste agentziak zabaldu duenez, Haimar Lertxundi da Getxon atxilotu dutena, eta Ander Suberbiola Donostian atzemandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu