Bi ertzain hil izana egotzi diote Mikel Karrerari

2022ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak Mikel Karrera euskal presoari egotzi dizkio ETAk 2001ean Beasainen (Gipuzkoa) hil zituen bi ertzainen hilketak: Francisco Javier Mijangos eta Ana Isabel Arostegirenak. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu duenez, atentatua egiteko erabilitako autoan gozoki baten paperezko bilgarria aurkitu zuten ertzainek. Han topatutako aztarna genetikoak aztertu dituzte orain, eta horretan oinarrituta egotzi diote Karrerari hilketetan parte hartu izana. Erkorekak erantsi du badituztela beste pertsona bati buruzko susmoak, «baina kasu horretan ez dago horrelako ebidentzia zientifikorik». Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi du afera, eta ikertzen jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.