Bi emakume atxilotu dituzte Barakaldon, emakumezkoen salerosketa eta sexu esplotazioa egotzita

Biktima batek jarritako salaketaren arabera, Kolonbiatik etorri zen bizi baldintza hobeak izango zituela aginduta, eta bi atxilotuek etxe batean itxita eduki zuten hiru hilabetez, prostituitzera behartuta.

2025eko otsailaren 18a
11:30
Entzun

Bi emakume atxilotu ditu Espainiako Poliziak Barakaldon (Bizkaia). Emakumezkoak sexu esplotaziorako salerostea egotzi diete. Biktima batek —30 urteko emakume batek— salatu du egoera: Kolonbiatik ekarri zuten bizi baldintza hobeak izango zituela aginduta, eta Barakaldoko etxebizitza batean itxita eduki zuten hiru hilabetez. Bertan, prostituzioan aritzen zen atxilotutako bi emakumeek behartuta. Egun batean, bezero baten laguntzarekin, ihes egitea lortu, eta salaketa jarri zuen. Atxilotuetako bat L.M.C. da, 34 urtekoa; bestea G.M.C. da, 22 urtekoa.

Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atxilotutako bi emakumeak talde antolatu bateko kideak dira. Talde horrek ekarri zuen biktima Kolonbiatik, eta 5.000 euro eskatu zizkion trukean. Hala, biktimak zorra egin zuen taldearekin. Prostituzioan aritzera behartuta lortzen zuen diruaren %40 hartzen zuten. Poliziaren arabera, beste emakume batzuk ere egoera berean eduki dituzte. Atxilotutakoak libre utzi ditu poliziak, baina karguekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.