Bi donostiar larri zauritu dira Huescan, parapente istripu batean

Aireratzean bi lagunentzako parapentea erori, eta hogei metroko altueratik amildu ziren bi gizonak.

Guardia Zibila erreskate lanetan, atzo,  Echon. GUARDIA ZIBILA
Guardia Zibila erreskate lanetan, atzo, Echon. GUARDIA ZIBILA
2024ko abuztuaren 28a
13:00
Entzun

66 urteko gizon bat eta 70 urteko beste bat ospitaleratu zituzten atzo, Echon (Huesca), bi lagunentzako parapente bat aireratzen ari zirenean erorita. Egonkor baina larri zaurituta ospitaleratu zituzten bi gizonak, Zaragozako Miguel Servet ospitalean eta Huescako San Jorgen.

Istripua atzo goizean gertatu zen, 12:40 inguruan. Aragoiko larrialdi zerbitzuak ordu horretan jaso zuen abisua, eta beharrezko zerbitzuak martxan jarri, tartean helikoptero bat.

Heraldo de Aragón egunkariak jakinarazi duenez, bi zaurituak hamasei eta hogei metro arteko altueratik erori ziren, zuhaitz askoko eremu batera. Horrek erreskate lanak baldintzatu zituen, zaila baitzen zaurituak bilatzea. Aurkitu ostean, belardi batera eraman zituzten helikopteroan, larrialdi zerbitzuetako medikuek artatu zitzaten. Handik ospitalera eraman zituzten.

Biak donostiarrak diren arren, 66 urteko gizona Echon bizi da. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, oraindik ez dago argi zerk eragin zuen istripua. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.