Baionako besten bezperan jakin da bi bortxaketa salatu direla. Haietako bat ostegunean salatu zuen emakumezko batek, baina larunbatean salaketa kendu zuen. Bigarren sexu erasoa, berriz, larunbat goizaldean gertatu zen. Igandean, Akizeko (Okzitania) polizia etxera joan zen emakumezkoa salaketa jartzeko, eta adierazi zuen ostiralez bestetan zela eta hurrengo egunean Akizen auto batean iratzarri zela. Oraindik instrukzioen inguruko xehetasunik ez du zehaztu Baionako prokuradoreak, baina asteazkenean komunikatzeko asmoa du. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaurko, 18:00etan, Baionako herriko etxearen aurrean.
Gasteizen ere asteburuiluna izan da. Poliziak helarazi duenaren arabera, bi eraso matxista izan dira; biak Aranbizkarra auzoan —baina ez dago loturarik bien artean—. Lehena igande arratsaldean atzeman zuten, merkataritza gune batean: udaltzainen patruila batek adineko gizon bat atxilotu zuen, bikotekidea iraindu eta hari fisikoki oldartzeagatik. Bigarren erasoa beranduago jakinarazi zuen ostatu baten jabeak, bere langile bat buruan kolpatua ikusi ondotik. Neskaren bikotekidea atxilotu zuten gero, etxean.
Bi bortxaketa salatu dituzte Baionako bestetan
Mugimendu feministak gaur egingo du protesta, 18:00etan, herriko etxean. Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu