Ahotsak-ek sare sozialetan zabaldu duenez, Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu, Iruñeko Arrotxapea auzoan eta Berriozarren Voxek otsailean antolatu zituen ekitaldiei aurre egiteko izan ziren protestekin loturik. Bi horietako bat aske utzi dute dagoeneko, Naiz-ek jakitera eman duenez.
Asteburu horretan bertan, Voxek karpak jarri zituen etorkinen kontrako mezuak zabaltzeko. Larunbatean Arrotxapean izan ziren, eta igandean Berriozarren. Bietan jende asko elkartu zen eskuin muturreko alderdia salatzeko. Nabarmendu zuten Iruñerrian faxismoak ez duela tokirik.
Polizia, ordea, gogor oldartu zen, eta zenbait lagun zauritu. Berriozarrera anbulantzia bat joan zen zaurituak artatu eta ospitalera eramateko.