Hainbat urte igaro eta gero, bi arrano arrantzale jaio dira gaur Euskal Herrian. Urdaibaiko biosfera erreserban jaio dira, eta Urdaibai Bird Centerrek jakinarazi duenez, datozen egunetan bete bat ere jaiotzea espero dute, baina abisatu dute ohikoa dela arrautza horiek ez jaiotzea edota jaio berritan hiltzea.
Lehenengo arrano arrantzaleak jaio dira Urdaibain!!
— Urdaibai Bird Center (@BirdCenter_) May 30, 2021
Las primeras águilas pescadoras nacen en Urdaibai!
The first ospreys hatch in Urdaibai!!https://t.co/x4zfrO7dVTpic.twitter.com/cUJjPPims4
Arrano arrantzalea Euskal Herrian desagertuta zegoen espezie bat da. Haiek berreskuratzeko asmoarekin, 2013an askatu zuten umeetatik guraso izan diren arranoetako bat, Roy izenekoa. Haren bikotekidea, berriz, Orxeko (Akitania) erreserba naturalean egindako suspertze proiektukoa da. Bikotea joan den urtean egonkortu zen.
Lehen abisua apirilean eman zuten Bird Centerreko arduradunek: arrano arrantzale bikote horrek habia egin zuen Urdaibain, eta handik egun gutxira jarri zuten lehen arrautza han. Ohikoa da bikote hori udaberrian Urdaibain egotea.
Arrano arrantzaleak zuzenean ikus daitezke hegaztien zentroaren Youtubeko kanalean.