Betolaza Espainiaratzea onartu du Pauek

Askatasunak jakinarazi zuenez, iragan asteartean aztertu zuten euroagindua, «tentsio handian»

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Gorka Betolaza gasteiztarraren aurkako euroagindua onartu du Paueko Auzitegiak. Atzo jakinarazi zuten haren Espainiaratzeko baimena. Maiatzaren 18an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Itsasun (Lapurdi), eta ordutik Seyssesko kartzelan zegoen. Joan den asteartean aztertu zuten haren aurkako euroagindua, «tentsio handian», Askatasunak azaldu zuenez. Epaileak ez zion gazteari familia agurtzeko baimena eman, eta sostenguz etorritako lagunak «bortizki gibelarazi» zituzten.

2007an jada atxilotu zuen Frantziako Poliziak, euroagindu baten harira. Espainiaratu zuten, eta kasik hiru urte pasatu zituen preso. Urte horretan, Haika-Segiauzian sei urteko kartzela zigorra jarri zion Auzitegi Gorenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.