«Bestearen mina» ulertzeko gakoak azaldu dituzte azken saioan
Larunbatean amaitu zen Eraikiz zinema eta antzerki zikloa, Gorka Espiauren Begiak mintzo dira dokumentalarekin. Zuzendariarekin batera, mahai inguruan izan ziren laneko lau protagonista nagusiak: Rosa Rodero eta Javier Asla ETAren indarkeriaren biktimak, Joxean Agirre ETAko kide izatea leporatuta espetxean hemezortzi urte egindakoa eta Tamara Muruetagoiena, Esteban Muruetagoiena torturen ondorioz hildako medikuaren alaba. «Bestearen mina ulertzeko» gakoak eta bakoitzak egindako lana azaldu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu