Euskal presoak

Beste zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte

Hauek dira: Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas.

Sareren manifestazioa joan den abuztuan, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA /FOKU
edurne begiristain
2022ko azaroaren 14a
17:15
Entzun

Espainiako Espetxe Erakundeek eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak beste zazpi euskal preso Euskal Herriratzea onartu dute: Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas dira Euskal Herrira ekarriko dituztenak. Alberto Viedma Morillas nafarra Salamancako Topasetik Iruñeko kartzelara ekarriko dute. Zigorraren hirugarren laurdenak hilabete honetan beteko ditu. Lekualdatuko dituzten gainerako sei presoak zein kartzelatara mugituko dituzten zehazteko dago. Eusko Jaurlaritzak argitu beharko du Martutenen, Basaurin edo Zaballan sartzen dituzten.

Iñigo Guridi Leongo espetxetik Euskal Herriratuko dute. 21 urte daramatza kartzelan, eta 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Asier Badiola 2010ean espetxeratu zuten, eta 50 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Duesoko espetxetik Euskal Herriratuko dute. Iñaki Bilbao eta Orkatz Gallastegi euskal presoak Topaseko kartzelatik Euskal Herriratuko dituzte. 68 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Bilbaori, eta 48 urte Gallastegiri.

Vila Zaragozatik Euskal Herriratuko dute. 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta 2032. urtean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Zapirain Duesotik Euskal Herriratuko dute. 2011n sartu zuten espetxera, eta 40 urteko espetxe zigorra betetzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.