Berdintasunarekin eta feminismoarekin lotuta, askotariko proposamenak jaso dituzte alderdiek programetan. Hona hemen horietako batzuk:
EAJ. Enpresetan berdintasuna hedatu nahi du, «bikaintasunaren aldeko apustu» gisa: «Kudeaketan berdintasuna txertatzen duten enpresak eraginkorragoak dira». Jaiotza tasa igotzeko estrategia bat abiatu nahi du.
EH Bildu. Erakunde publikoetan genero ikuspegia zeharkakotasunez aplikatzeko araudia garatu nahi du. Euskal Herriko bake prozesuan ere ikuspegi feminista txertatu nahi du, eta emakumezko presoen «egia aitortzearen eta erreparazioaren alde» egin.
Elkarrekin Podemos. Jaurlaritzaren barruan berdintasun sail bat sortu nahi du, Emakunderen aurrekontua %10 handitu, eta berdintasun teknikarien figura indartu. EAE osorako ahalduntze eskola bat ere eratu nahi du.
PSE. Emakumezko erreferenteak ikusgai jarri nahi ditu; besteak beste, zientziaren edota industriaren alorretan. Mikromatxismoak desagerrarazteko sentsibilizazio kanpainak sustatzea ere jaso du.
PP. Espainiako Gobernua abortuaren legea deuseztatzen saiatu zeneko proposamen bat berreskuratu du: amatasuna babesteko lege bat onartzea, zailtasunak dituzten haurdunei laguntzeko.
BESTE PROPOSAMENAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu