Euskal presoak

Beste lau preso hurbildu dituzte

Yon Troitiño, Gorka Lupiañez, Zigor Blanco eta Jose Mari Novoa etxetik gertuago egongo dira, Etxerat-ek zabaldu duenez

Martuteneko espetxea, Donostian. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2021eko abenduaren 24a
10:22
Entzun

Yon Troitiño, Gorka Lupiañez, Zigor Blanco eta Jose Mari Novoa presoak senideengandik gertuago daude, azken egunotan espetxez aldatu dituztelako, Etxerat erakundeak gaur zabaldu duenez.

Yon Troitiño Ciria preso politiko donostiarra Logroñoko espetxetik (Espainia, 170 km) Martuteneko espetxera (Donostia) hurbildu dute. Gorka Lupiañez Mintegi durangarra ere Logroñotik Martutenera hurbildu dute.

Zigor Blanco Santisteban Trapagarango (Bizkaia) presoa Villabonako espetxetik (Espainia, 385 km) Basauriko espetxera (Bizkaia) hurbildu dute.

Eta Jose Mari Novoa Arroniz gasteiztarra Leongo espetxetik (Espainia, 370 km) Zaballako espetxera (Araba) ekarri dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.