Atzo arratsaldean borroka bat izan zen Barakaldon (Bizkaia), eta pertsona bat hil zen. Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen atzo, bat 26 urtekoa, beste bat 28koa eta bestea 36koa. Gaur beste lau eraman ditu atxilo, borroka horretan parte hartu izana leporatuta.
Burtzeña auzoko borroka hainbat lagunen artekoa izan zen, eta suzko armak erabili zituzten. Zabaldu dutenez, bi talderen arteko eztabaida batean giroa berotu, eta norbaitek pistola eta eskopeta atera zituen, eta tiroka hasi. Zaurituak Gurutzetako eta Basurtuko erietxeetara eraman zituzten atzo.
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.