ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Iñaki de Juana

"Beste inon ez da delitua 'aurrera bolie' esatea"

Belfasten dela egin dio BERRIAk elkarrizketa Iñaki de Juana Chaos euskal preso ohiari, aste honetan hango epaile batek hura Espainiaratzeko eskaeraren auziak aurrera jarraitzeko erabaki ondoren. Bihar egunkariaren papereko edizioan izango duzue elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera.

2009ko martxoaren 14a
21:33
Entzun
21 urte egin zituen kartzelan. Iazko abuztuaren 2an atera zen kartzelatik, eta atera orduko, haren omenez Donostian egindako ekitaldian ustez berak idatzitako eskutitzean Aurrera bolie! esaten zuelako berriro hura auzipetzeko prozesua abiatu zuen Espainiako Gobernuak. Donostian bikotekidearekin duen etxebizitzara bizitzera joan beharrean, "jazarpen politiko-medikatikotik" ihesi Irlandara joan zen legazpiarra duela hilabete batzuk. Han epaitzen ari dira azken asteetan. Berari eginiko omenaldiaz zera nabarmendu du orain: "Nik ez nuen ongietorrian parte hartu ez zuzenean, ez zeharka".

"Epaileak ontzat jo du Guardia Zibilaren txostena; han esaten denez, aurrera bolie eta aurrera borroka armatua sinonimoak dira, eta, beraz, delitu da eta estradizioa erabil daiteke. Epailea ez da oraindik hasi defentsaren beste argudio batzuk aztertzen".

"Beste inon ez da delitua aurrera bolie esatea".

"Irlandara etortzea erabaki nuen banekielako jazarpen politikoak ez zidala atsedenik emango".

"Espainian justizia ez zaie delituei jartzen; pertsonei eta ideiei baizik".

"Komunikabideez baliaturik xedeak ezarri ondoren akusazioak asmatzen dituzte".

"Borroka egin gabe ez nintzen kartzelatik irten ahal izango", esan du, halaber, kartzelan zigorra betetakoan atxikitzen zutela-eta egin zituen gose greba luzeak -hilzorian egon zen, ospitalean- gogoratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.