Aldebakartasunera jo zuen ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria ebazpenarekin, baina pentsatzen zuen Espainiako Estatua eseriko zela gatazkaren ondorioez hitz egiteko: antolakunde politiko berriaren legeztatzeaz, euskal presoez, ETAren armagabetzeaz… Nazioarteko eragileak ere seguru zeuden aldebikotasunaz, egongo zela mahai bat. Aurreko urteetako esperientziak hor zeuden, Ajuriaeneko Itunak ere bazioen elkarrizketa izan beharko zela, munduko bake prozesuen amaiera elkarrizketatua izan da... 2011ko udan ETAk eta PSOEren gobernuak, nazioarteko eragileak bitartekari zirela, Osloko mahaia sortzea hitzartu zuten, eta zerrendatuak zituzten edukiak. 2011ko urriaren 20an jakinarazi zuen ETAk jarduera armatuaren bukaera, eta handik hilabete batera PPk irabazi zituen Kongresurako bozak, gehiengo osoz. Haren gobernua ez zen agertu Oslora. «Madrilek erabakia hartua zuen: ez zuen negoziatuko berriro», dio Rufi Etxeberriak. «2012 bukaera arte eskema historikoari eutsiz jarraitu genuen guk, eta 2013 hasieran eman genuen agortutzat, Osloko elkarrizketa gunea desegin zenean. Beste arkitektura bat sortu beharra zegoela ondorioztatu genuen».
Beste hiru urtean, aldebikotasun eskemarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu