Parot doktrina ezarria zuten beste hamabi euskal preso aske uzteko agindu dute Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Auzitegi Gorenak. Honako preso hauek libre uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak: Jose Gabriel Zabala, Jose Ramon Martinez de la Fuente, Fernando Vicente de Luis Astarloa, Kepa Solana, Josune Onaindia eta Joseba Iñaki Zugadi. Astarloa baldintzapean aske zegoen. Gorenak, berriz, honako hauek aske uzteko agindu du: Juan Jose Legorburu, Andoni Cabello, Juan Ramon Rojo, Jose Ignacio Etxeberria, Ignacio Pujana eta Carmen Gisasola. Cabello ez beste guztiak aske zeuden jada. Pujana, Legorburu eta Gisasola baldintzapean aske zeuden; Etxeberria azaroaren 20an geratu zen libre, eta Rojo, martxoan. Erabakia hartu duten Goreneko zazpi magistratuek ebazpena betearazteko agindua igorriko diote Auzitegi Nazionalari.
Denera, Parot doktrina ezarria zuten 58 euskal preso aske uzteko agindu dute Espainiako auzitegiek, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Ines del Rio preso ohiaren kasuarekin doktrina bertan behera utzi ondoren.
Euskal preso horiez gain, Ismael Miquel Espainian preso zegoen GALeko kide bakarra ere aske uzteko agindu du Auzitegi Nazionalak —2002az geroztik hirugarren graduan zegoen Miquel—.
Beste hamabi preso aske uztea erabaki dute auzitegiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu