Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Donostian, Martutene auzoan, beste gizonezko bati labanaz eraso egitea leporatuta. Aurpegian, buruan, bizkarrean eta eskuetan egin dizkio zauriak erasotzaileak.
Gauerdia pasatu eta gutxira gertatu da erasoa, Martutenen, kalean. Herritar batek eman die abisua, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Zauritua artatu, eta Donostia Ospitalera eraman dute, anbulantzia batean.
Handik ordu batzuetara identifikatu dute erasotzailea izan zitekeena, atxilotu, eta epailearen esku jarri dute.