«ETA desegitea da espero dugun hurrengo urratsa, urrats behin betikoa, eta biktimei eragindako kaltearen konponbidean eta justizia egiten jarraitzea».
Confebask
«Biktimen bereizketa ikusirik, zeinean batzuei barkamena eskatzen dien [ETAk] eta beste batzuei ez, nik galdetzen dut Yoyes zein aldetan geratzen den, Isaias Carrasco non... Irlandako eskema hartu dute oinarri. Horrek balio izan zuen han, eta duela 20 urte. Orain eta hemen, ez dut uste balio duenik, eta ez dut uste biktimek ulertuko dutenik».
Carmen Gisasola ETAko kide ohia, Langraitz bidekoa
«Urrats guztiak dira pozgarriak, baina baten esperoan jarraitzen dugu: desegitea.Ez dugu onartuko atzera-bueltarik ekartzen duen pausorik».
Juan Vicente Bilbao Ertzaina, Inteligentziako komisarioa
BESTE ESAN BATZUK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu