gizartea

Beste bien bila

Ostegunean Zierbenan itsasoan istripuz galdutako bat hilik topatu zuten atzo.

2011ko martxoaren 29a
16:10
Entzun

Itsas salbamendu taldeetako ontziek gaur goizeko hamarretan ekin diete lehengo astean Zierbenan itsasoan desagertu ziren beste bi lagunak bilatzeko lanei. Ostegun arratsaldeko bost eta erdiak aldera Zierbenako portutik arrantzara atera zen Zirri zazpi metroko ontzia, bost lagunekin, eta irauli egin zen, ustez haize ufaden ondorioz. Bi kide ostiral goizean onik aurkitu zituzten: 12 urteko mutil bat eta 52 urteko gizonezko bat — J.M.B.—. Atzo bestea, baina hilik: 52 urteko gizonezkoa —J.L.L.—. Bermeon aurkitu zuten, Matxitxako lurmuturretik hurbil.

Gizonak dira falta diren biak: Erandiokoa da bat, 66 urtekoa, eta Bilbokoa bestea, 49 urtekoa.

Onik ateratako gizonak adierazi du olatu batek irauli egin zuela ontzia eta uretara jausi zirela bostak. Gizonaren arabera, desagertuetako bat hondoratu egin zen, bestea buia bati helduta geratu zen eta hirugarrena laguntza eske abiatu zen. Zirri ontziak ez du kabinarik eta irratirik, eta ezin izan zuten larrialdi deia egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.