Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak erabaki du beste bi euskal preso Euskal Herritik gertuago dagoen presondegi batera hurbiltzea. Jon Rubenach da horietako bat; Leongo kartzelan dago, 370 kilometrora, eta El Duesora gerturatuko dute, 170 kilometrora.
Rubenach 2019ko apirilaren 16an espetxeratu zuten, 30 urteko zigorra betetzeko, eta zigorraren hiru laurdenak 2040ko azaroan beteko ditu. Mansillako kartzelako Tratamendu Batzordeak proposatu du lehen gradutik bigarrenera igarotzea.
Bestalde, Asier Borrero ere gerturatuko dute; Dueñasko kartzelan dago, 310 kilometrora, eta El Duesora eramango dute hura ere. 2019ko otsailaren 25etik dago kartzelan, behin-behinean.