Genero indarkeria leporatuta, Udaltzaingoak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du Zabalganako auzoan, Gasteizen. Atxilotuaren bikotekideak salaketa bat jarri zuen, fisikoki eta psikologikoki erasana sentitzen zelako gizonaren partetik. Atxilotua izan ostean, gaur bertan pasatuko da epailearengana. Genero indarkeria leporatuta, abuztuan, soilik Gasteizen, zazpi gizonezko atxilotu dituzte; haietako bost, Gasteizko jaietan. Atxilotuen adina ere kezkagarria da: 20, 21, 22, 23, 33, 41 eta 45 urte dituzte hilabete honetan Gasteizen atxilotutakoek.
Gasteizko mugimendu feministak, ohar baten bitartez, babesa adierazi die jaietan zein jaien ostean jazarririko emakumeei. Gainera, "mugimendu feministaren aurkako kriminalizazio saiakera oro" salatu dute oharrean. Izan ere, mugimendu feministaren esanetan, Luis Izagak, Blusen eta Nesken Batzordeko presidenteak, salaketak jarri ditu martxan. Azkenik, eraso sexistarik gabeko Gasteiz baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.