Besarkada ozena, Murilloren ironia eta Zabaleta aita-alaben topaketa

2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Lekuko gisa deklaratzera sartu denean, lehenik, akusatu preso guztiak agurtu ditu. Arkaitzi bostekoa, Miren eta Soniari musu pare bana, eta Arnaldo lagunari besarkada bat, ozena, areto guztian entzun delako besarkatze kolpea. Ez zaio oharkabe pasatu Angela Murillo epaileri. «Ezagutzen duzu, eta izugarri maite duzu, ikusi dudanez». Auzian interesik ote duen galdetu dio Etxeberriari. Horrek erantzun du absolbituak izatea nahi duela. «Orduan, inpartziala, gutxienez, ezta?», erantsi du Murillok. Bestelako elkartasun keinuak ere izan dira. Publikoan Miren Zabaleta akusatuaren aita izan da: Patxi Zabaleta. Keinuka agurtu dute elkar. Miren Zabaletaren kuadrillakoak ere izan dira aretoan, akusatuen beste senide eta lagunekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.